Arrazoiren bat topa egiteko emakumearen egunean?
Emakumearen eguna pasa da, beste
behin, egun bat, beste bat, besterik ez da izan, ospatu beharrekoa, ala ez…

Egunero hormaren kontra jo arren
batzuetan ematen du horma inoiz ez dela eroriko, gure aurrean handiagoa ere egiten
dela ematen du. Etsigarria suerta daiteke eta orduan etsipen hori bere tokian
uzteko asmoarekin, pentsatzen dut martxoaren 8an, bederen egun horretan, borrokatzeaz
gain ospatzeko arrazoirik badela. Ezagutzen nautenek badakite gustuko dudala
topa egitea, saiatzen naiz beti arrazoiaren bat bilatzen, batzuetan beste
batzuetan baina zailago egiten baitzait ere azkenean beti lortzen dut zerbait
botatzea.

Hala ere berdintasunaren alde
egin genuen topa, lore gutxiago eta eskubide gehiago eskatuz, irri batzuk bota
genituen ere… bitartean ez genekien Nevenka, Ponferradako alkate ordea izan
zena, gure eguna ospatzen ari ginen egun berean, berriro eraso egin zutela… Batzuetan
politika nazka ematen dit, hau izan da horietako momentu bat. Egindakoari ezin zaio
politika deitu, duintasunagatik, justiziagatik, berdintasunagatik, ezin da
biktima ahaztuta biktimarioari berriro boterea eman eta protagonista bihurtu.
Triste eta penagarria da, … gaur ere topa eginen dut, gaur Nevenkaren
ausardiaz!!
Emakumeen kontrako bortizkeriaren
aurrean isilpenik ez!!!