Badakizu puntu lila duzunik? Non dagoen ez dakizula? Ez duzula topatu?
Bilatu beldur barik, harrapatuko duzu. Ziur baietz, kontua da gogoz bilatzea
eta gero ausartzen bazara erakustea eta besteoi bilatzen laguntzea. Bortzirietan aurten martxan jarriko dugu puntu lila kanpaina eta espero dugu
jende ausarta topatzea. Gure herriko
bestak gero eta hurbilago daude eta aukera paregabea iruditzen zaigu sinbolo
hau zabaltzeko.Sinbolo bat, besterik ez, lila da, feminismoaren kolorea ere lila delako, eta puntua da, sinbolo erraza eta adierazle guztiekin: puntu askok osatutako puntua, amaitu dela esateko, “eta puntu”. Bortizkeriarekin bukatzeko azkeneko puntua!
Guk ez dugu uste Pekinen zabaldutako azkeneko aginduetan bezalaxe emakumeoi
erran behar digutenik kontrolatzeko gure janzkera ( tamalez hori aditzeko Pekinera
ez gara joan behar ere) Bestak gero eta hurbilago ditugu eta orduko denok,
emakume zein gizon, jakin beharko genuke gure bizi espazioa dugula, gure
gorputza gurea dela.
Zer egin nahi duzun eta norekin ZUK erabakitzen
duzu presiorik gabe, inork ez dauka ezer inposatzeko eskubiderik. Fidatu zaitez
zure irizpidearekin: erasoa sentitzen baduzu, erasoa dela erran nahi du.
Deitu 016 zerbitzura, eta oroitu: EZ ZAUDE BAKARRIK!