Behin baino gehiagotan hitz egin
dut elizaren kontra, nire ustez inposatu dizkiguten kultura, tradizio eta
morala oso kaltegarriak izan dira gizakiaren garapen pertsonalerako. Morroiak
bilakatu nahi izan gaituzte, beste bizitzan topatuko genukeen esperoan.
Emakumeak gizonen menpe eta denok boterea dutenenen menpe. Pobrezian bizitzea
goraipatuz aberastasunean bizitzen, kontraesanak eta hipokresiaz betea dago
eliza salbuespenez salbuespen.
Elizaren kontra agertzeak ez du
erran nahi kristauen kontra nagoenik, kristautasunak eta elizak gutxi dute amankomunean, nahiko da
ebanjelioak irakurtzea, hor agertzen diren ideiak aztertu eta gaurko elizaren
portaerarekin erkatu, gaua eta eguna bezalakoak baitira.
Urteak pasa dira, mendeak ere,
baina azkenean Aita Santuak -elizaren iritzia denetz ez dakigu- erran du
elizaren lehentasunak ezin direla izan abortua ala homosexualen arteko
ezkontzak … lehentasuna desberdintasun soziala izan behar dela. Espero dezagun
mendeak ez pasatzea Nafarroako eskuinekoak ere horretaz ohartzeko, bitartean emakumeok
jarraituko dugu borrokatzen gure gorputzaren jabe izateko.