Zaialagoa da emakume batekin eztabaidatzea? Zergatik? Ez al dakigu
emakumeok gure argudioak erabiltzen? Ala argudiorik ez dugu?
Kontsiderazio hutsa Cañete jaunarena, dena egin zuen, ez azaleratzeko ez
dituen pentsamendu matxistak. Bera matxista? Bai, zera…
Suposatzen dut teoria horri jarraituz oso zaila dela haur batekin
eztabaidatzea, hobe da beti irabazten uztea, mugak ez jartzea, gaixua ohartu ez dadin ez dela mailara iristen.
Ekitatea, berdintasuna, inklusibotasuna, bahh
hezkuntza teoria zaharrak dira.
Cañeteren teoria berri honekin hasi naiz ulertzen hezkuntza segregatua. Irakasleontzat oso zaila izanen da dakitena transmititzea,
akaso mutilekin posible da, matxoteak ez dira gutxiago sentituko, baina
neskatoek…ez dute ulertuko, ez dute gaitasun nahikorik beraien gutxiagotasuna
onartzeko. Txikitan etxean amatxoek irakatsiko diete “zerbait “beraien seme
alabei gero eskolak bukatu ahal izateko doktrinamendu lana, eta behin eskolan hobe
banatzea,bai. Neskak ez ohartzeko ez
direla heltzen mutilen mailetara eta mutilek konplexurik gabe garatuko dute
bere inteligentzia gorena.
Cañeteren teoria, bere miseria propioak estaltzeko ona, baina … kurioso bada ere gure ikastetxeetan,
anitzetan, neskek lortzen dituzte emaitza hobeak. "Kontsiderazioaz" irakasleok
oparitutakoak, zalantzarik ez.