Ohikoa den Pimpinela estiloan aritu
da Barcina berriro PSNri eskua luzatuz, bere Nafarroa idilikoaren marrazketan
behar dituela baitaki. Yolanda bere kantan elkarrekin egindako itzelak errezitatzen zituen bitartean , Robertok gogorrarena
egiten joateko eskatu zion, egia erran kasi denok, ja, alde egiteko exijitu
genion.
PSNkoek leporatzen diote lotuta egotea
haiek jarritako poltronara baina ezin da ahaztu hortik bota izanen zutela zentsuran
mozioan benetako gogoa izanez gero.
Zergatik ez zuten egin? Zergatik berriro baimendu zuten gutxiengo
desgobernu hau segitzea? Oraingo proposamena benetakoa da? Ez da izanen betiko
kanta bai baino ez, ez baino bai? Zalantza hauek dantzan nituela oroitu naiz ikusitako
inkestaren emaitzak, batzuei anitz gustatu zitzaien hor ateratako zenbakiak.
Kasualitatea? Ez dut uste…
Nekez sinesten ahal ditut PSNri
hainbeste gustatzen zaizkion zenbaki horiek, hain onak direnak “beraien”
aldaketaren ideia berpizteko.
Aldaketarako garaia heldu da, batzuen
urduritasuna ikusita, hasi dela erranen nuke eta hobe lukete honetan zintzo
jokatzea. Aldaketa hasi da -eta zenbaki horiek egia izan ala sukaldean egosiak –
onartezina da bazterkeriatik abiatzea, denok beharrezkoak baikara honi buelta
emateko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario