Martxoak ditu atsotitz anitz, beste batzuen artean batek dio txertorik
onena martxoan egiten dela, eta akaso hori izan da PSNk egin duena, txertoa prestatu.
15 hilabeteko txertoa, duintasunaren kontrako txertoa, aldaketaren kontrakoa,
ilusioaren kontrakoa.

Bagenekien fidatzekoak ez zirenik, ez direla, baina pasa ditugu egun batzuk
non sinetsi nahi genuen ez zirela berriro ausartuko, ez zigutela
berriro ziria sartuko. Bitartean Madrilen zein Nafarroan ederki astindu dituzte
betiko mamuak eta horrela 15 hilabete segituko dute gu ixildu nahian .
Atsotitzekin hasi eta horiekin bukatuko dut ere. Martxoak maiazten badu,
maiatzak martxotzen duela dio esaera zahar batek, burura etorri zait martxoak
aurten abuztu duen arren denak ez duela balio. Abuztu batean anitz ikasi
genuen, martxoan oroitarazi digute, hemendik urte bateko maiatzera demostratuko
dugu ixilik nahi gaituzten arren menderakaitzak izanen gaituztela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario