
Ostegunean Israelek 3 gazteren
desagerpena salatu zuen baina, kasu honetan, ez dute kanpaina bat martxan jarri
mutilak bueltan ekartzeko, ez. Holako ziberaktibismo ez doa beraiekin, beste
modu eraginkorragoak nahiago dituzte. 125 palestinar baino gehiago bahitu
zituzten atzo, gaur Hebron setiatua dago, etxeratze deipean eta… ez da deus gertatzen, hemen ez da nazioarteko
kanpainarik izanen, haur palestinarrak hil zituztenean bezala. Haur palestinar
anitz beldurrez oheratzen dira, ea gau horretan beraien bila joanen diren,
atxiloketa sistematikoak ohikoak dira, familia guztietan badira horrelako kasuak.
Non ziren orduan, edozein
egunetan, eta non dira orain kartelak gureak bueltan ekartzeko? Ala akaso ume
hauek ez dira gureak?
Palestinarrak buruan eta
bihotzean ditudalako, beraien egoera latza salatzeko hitza eman nuelako,
gaurkoa bukatuko dut erranez: “EKARRI
BUELTAN GUREAK ERE”