Nik motxila bat baino gehiago dut, kolore desberdinetakoak, egoera desberdinentzat. Nahiko betea daramat nire eguneroko motxila eta
aitortzen dut beti ez dudala indar nahikorik eramateko, hori bai, zorte handiko emakumea naiz eta lagunak ditut -kolore desberdinetakoak ere- hor
daudenak beti prest laguntzeko. Egunero zerbait sartu eta zerbait atera egiten
dut; anitzetan klaseak bukatzean, galdetzen nien ikasleei zer eramaten zuten motxilan, eta ez nintzen bokataz ari, ikasitakoaz baizik
Bakoitzak dugu gurea, ez dut uste inor dagoenik motxila gabekorik, haurtzarotik
baguzi gauzak hartzen, gure baloreak, gure sinesmenak, gure beldurrak ere. Hor
daude, eta ez ditugu desagerrarazi behar, kudeatu baizik, jakin behar dugu nora
goazen eta norekin, zer behar dugun bidai horretako, zer sartu eta zertarako.
Lidergoan sinesten dut, bai, eta liderrak jakin behar du nondik norakoak,
ez du bidea bakarrik egin behar, besteokin batera baizik, besteok laguntzeko
prest, laguntza eta aholkuak jasotzeko prest.
Ni ez nator Roberto Jimenezekin
bat, liderrak motxila behar du, ez edozein modukoa: garbia behar du izan! eta handia
gainera, esperientziez eta baloreez ongi betea. Aldaketarako bidea ez da motza izanen eta horrelakoetan ezin da motxilarik gabe ibili.
No hay comentarios:
Publicar un comentario