
Larunbatean Madrildik etorri zen
Pedro Sanchez Nafarroako sozialistei zoriontzera, bere harrotasuna adieraztera,
nafarren interes orokorrari lehentasuna emateagatik harro omen dago eta. Lan
bikainaz mintzatu zen eta bukatu zuen erranez PSNk aldaketa ekarriko duela Nafarroara.
Hori horrela, buruan mila galdera
igerian ditut: Zein izan da nafarren
interes orokorra?, Barzinatoa babestea? ; Zer da lan bikaina? Eta zein da
ekarri nahi duten aldaketa, nondik???
Egiatan ez dakit Olentzerok aurkituko duen horrelako hiztegirik, zaila
du topatzea zein den iruzurraz hitz egiteko interes orokorra erraten duen
hizkuntzak; zeinek jotzen duen bikaintzat oinarrizko errenta murriztea. Zertaz
ari diren aldaketa aipatzen dutenean eta nondik ekarri nahi omen duten ere misterio
handia da; akaso Madrildik ekarri nahi izanen dute, beraien neo-hizkuntza
bezala.

Olentzerok ekartzen badit
hiztegia oparituko diet maiatzean aldaketa zer den uler dezaten.