Navarrometroren lurrikara guztiz bukatu gabe Euskararen meloia ireki
beharra dagoela ikusi nuen prentsan. Meloia? Pentsatu nuen, zein meloia? Ireki
behar da? Ez al da irekia? Nork egin behar du zer? Meloiaren ideia honi bueltak
eman dizkiot buruan, adituen aipamenari, onenei. Hezkuntza munduan ohikoa denez
adituen iritzia bilatzea badakigu gai korapilatsu gehienetan topatuko ditugula
aditu batzuk gauza bat defendatzen eta beste batzuk kontrakoa, bakoitzak bere
argudioekin.

Adituak behar dira, jakina, baina ez
soilik. Politika ez da murrizten ikerketa tekniko batzuetara, politikan baloreak ere badira eta diskriminazio
eza horietako bat izan behar da, batzuk ez badira ohartu oraindik ere hemen ez
dago meloi historikorik hizkuntza apartheid baizik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario