
Ez dut erranen gure borroka denik, herri bakoitzak badu berea, kasu honetan
palestinarren borroka da baina oso garrantzitsua da bakarrik ez uztea. Inportantea
jakin dezatela beraiekin gaudela. Bidelagunak gara beraien bidean, besterik ez,
baina ez gara ez gorrak, ez itsuak, ez mutuak, ez ditugu gure begiak itxiko, ez
gaituzte isilaraziko. Giza eskubideen urraketa azaleratzea ere gure
erantzukizuna delako Israelen konplizeak ez badugu izan nahi.
Estelle belaontziarekin 30 pertsona saiatu dira oraingo honetan blokeo
hausten, gure Begoña barne, milaka hemendik bultzaka ari ginen bitartean haiek
ausardiarekin denon elkartasuna hurbildu nahi izan diete palestinarrei. Hirugarrenez
saiatu dira, honetan ere ez dugu genuen helburua lortu, baina hau ez da
porrota, hau beste pauso bat da, beste kolpe bat pareta gogor horren kontran, inolaz
ere ez dugu amore emanen.
Ongi etorri Begoña, honetan ez da izan, baina ziur naiz helduko dela
momentua Gazako hondartzetan ospakizun dantza bat egiteko eta hor egonen gara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario