Segregazioa ez da hautu bat,
bazterkeria baizik.
Hezkuntzan sexuaren araberako segregazioaren
defendatzaileek bi argudio erabiltzen dituzte: Hautu askatasuna eta lortzen
diren emaitza akademikoak.
Zalantzarik gabe, askatasunaren
alde nago, baina aldi berean bi kezka sortzen
zaizkit: gaur egun Nafarroan, bada hezkuntzan benetazko hautu askatasuna? Eta
bigarrena, askatasunaren izenean, edozein gauza aukeratzea defendatzen ahal da?

Aniztasunak aberasten gaituela erraten dugu behin eta
berriz, kasu honetan ez gaitu aberasten? Hezkuntzan saiatu gara gela bereziak alde
batera uzten, ikaskuntza kooperatiboak talde heterogeneoak bultzatzen ditu, eta
maila eta izaera anitzeko ikasleek kooperatzen dute ikaskuntzan, denon
aberastasunerako …
Ez dugu defendatzen heziketa
integrala? Akaso, emaitza akademikoak beste emaitzak baino inportanteagoak
dira? Hobetzekotan, hori ere eztabaidagarria dela, akademikoak dira hobetzen
direnak, hori da gizarteak behar duena? Jakizue heziketa integralaren emaitzak,
ez direla neurtzen ahal, buletinetan ematen dizkiguten ikasgai bakoitzari
dagozkion zenbakiekin.
PPkoak dira segregazioaren defendatzaile
sutsuenak, diskriminazio positiboaren kontran daudenak, hiritartasunerako
heziketa doktrinamendua zela baieztatzen zuten berberak. Hau ez al da
doktrinatzea? Gobernuak aski ongi daki eskola
dela gizartearen isla, horregatik erabili nahi du gizartea bere moldera
ekartzeko, emakumeok etxean gelditzen garen sistema patriarkala bedeinkatuz. Horretarako badakigu zein den eliza eta PPren
bidea: bereizketa; emakumeok horrela
izanen dugu “gure lanak” zeintzuk diren ikasteko aukera eta “gure bidetik” ez
ateratzeko manera. Beraien familia eredu bakarra ongi zainduz eta mantenduz Intereconomiak zabaldu duen txostenak
dioen bezala.
Kalitatezko
hezkidetza publikoa merezi dugulako, bazterkeria aukeratzeko askatasunik ez!
No hay comentarios:
Publicar un comentario