Egunero- aldarrikapen bat edo
beste- kalean gaude, eskubideen murrizketa geldiarazi nahian. Aspaldi dakigu-
eta nolabait, nahi gabe bada ere, barneratua dugu- denok ez garela berdinak,
nahiz eta paper politetan horrelakorik agertu.
Ez, ez gara berdinak, ez da gauza
bera emakume izan edo gizonezkoa; ez da berdina 70 urte izan, 30 edo 10; ez da
berdina ezgaitasunen bat izan edo ez; eta noski ez da gauza bera hemengoa izan
ala kanpokoa, are gutxiago paperrik izan ala ez izan. Hau guztia areagotzen da
azalaren iluntasunaren arabera, ahalik eta ilunen izan, orduan eta eskubide
gutxiago. Legeak badira bai, hor dugu adibidez estranjeria lege hori, non
etorkinak makinaria gisa ikusten dira, lan egiteko (eta merke) balio dute,
besterik ez.
Lan merkatura behera egin ahala
goiti egin dira etorkinen kontrako zurrumurruak: hezkuntzan “gure” maila jaitsi
omen, osasun arloa kolapsatzen dute, diru laguntza guztiak eramaten dituzte
justifikaziorik gabe …. Eta beste abar
luze bat bururik eta hankarik gabekoa. Hori horrela izanik, austeritatea eta
jasangarritasunaren izenean, hasi ziren “neurriak” hartzen: lehenbiziko errolda
kontuekin, oinarrizko errenta gero, oztopoz oztopo osasun arreta murriztu. Neurri
gehienak Madrildik diktatuak datoz eta hemen “dei efektua” saihesteko aplikatzen
dira.
Orain beste neurri bat dator,
argi uzten duena badela zerbait berdintzen gaituena: DIRUA. 160000 euro dituena
berdin da nongoa den, emakumea edo gizonezkoa izan, azala zuria zein beltza …;
horrek erresidentzia baimena izanen du, horientzako bai eskubideak, eta 320000
€ badituzte? Akaso alfonbra gorria jarriko diete.
Betidanik erran didate eta
horrela saiatu naiz irakasten justizia, ekitatea, dela bakoitzari ematea behar
duenaren heinean baina bizitzak erakusten digu hori gezurra dela. Bakoitzari
ematen zaiola bere boterearen arabera, bere diruaren arabera. Jendarte justuago
eraikitzearen kontrako norabidean eraman nahi gaituzte eta nik bide hori ez dut
eginen. Eskubideak ez direlako saltzen, eskubideak aitortzen direlako, pertsona
guztiak eskubide berberak!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario