UPPN-K BURUJABETZA BAHITU DU
Kataluniako Parlamentuak subiranotasunaren
inguruko adierazpena onetsi duen aste berean guk gure parlamentuan aditu behar
izan ditugu kontrako muturrean dauden adierazpen harrigarri batzuk, izugarriak ere erranen nuke.

Hori bai, batzuk gelditu ziren
OSO kontent, igual urduritasun politikoa garai honetan puntuak irabazi nahian
dabil UPN, akaso demostratu beharrean dago PP-ren aurrean prest dagoela Madrildik
etortzen den guztia irenstera.
UPN-ri ez omen zaio hainbeste
inporta zer erabakitzen den Nafarroako Parlamentuan, ez bederen beraien kontra
denean, jendea nahasten dugu, eskuduntzak gobernuari kendu omen diogu…; eta
hori dio dugun erabakitzeko eskubidea apur hori PP-ri oparitu dionak. Bizi
ikusteko amak erranen lukeen bezala.
Gobernuak beteko ditu legeak,
bai, ongi datozkion legeak, Madrilgoak ez gureak L. UPPN-k burujabetza bahitu du, herriari lapurtu dio
baina herriarena dena, zalantzarik ez izan, herrira bueltatuko da.