Lurrikara garaiak

Bitartean Gobernu-dortoka,
saiatzen da mundutik ihes egiten bere oskola gogor horrekin errealitatetik
babestuz, beraientzat ez dago lurrikararik. Saiatzen dira guri demokrazia
lekzioak ematen, betiko jokoan segitu nahi dute aritzen, onak eta gaiztoen
jokuan, baina ez gaude horretarako, nekatuak gaude horretaz, benetako
demokrazia behar dugu, benetako justizia soziala, denontzako eskubide berberak
bermatzen dituena. Hemengoa izan ala kanpokoa, emakume zein gizon, presoa zein
libre, etiketarik gabeko pertsonen beharrei erantzuten diona.
Itxaropen batekin bizi naiz
azkeneko boladan ea egunen batean jaikitzerakoan lurrikararen batek dortoka
hankaz gora jarri duen, oskolaren gainean kulunka, miseria guztiak agerian, ea
horrela denon artean gai garen bere politikak bidaltzeko Madrilgo lagunenekin
batera hemendik urrun. Akaso egunen batean agertuko da berriz eguzkia, ziur
baietz, eta orduan guk ere gure udaberri
iraultzailea izanen dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario