2012ko irailean LOMCE-ren lehenbiziko zirriborroa ezagutarazi ziguten,
horren geroztik pasa dira 9 hilabete, haurdunaldi bat. Orain arte, aurreproiektuarekiko
kontrako jarrera adierazi dugu, kalean oihuka eta instituzioetan adierazpen eta
mozioen bidez, gure mozioei "profilaktiko" izena jarri diete PPkoek.
Profilaktikoak izanen balira hau ekidin izanen genuke baina horretarako berandu
da ja … haurra bidean dago. Haurra malformazioekin dator eta amaren bizitza,
Hezkuntza publikoarena, arriskuan jartzen du, akaso horrengatik aurreko astean
kaletik ikusi dugu berriro ere jendeak ezetz erraten diola Hezkuntzaren balizko
hobekuntzarako erreformari, ezetz murrizketei, ezetz gezurrei.
Ez dakit kasu honetan zer
ekografia berria erakutsi nahi izanen diguten, memoria ekonomiko berri
bat?, beste zirriborro bat? Edozein
kasutan kolorezko zelofan paper berria, beste
gezur bat aurrekoen gainetik.
Bere gorputzari buruzko erabakiak hartu nahi dutenei bezala erruduntasun
sentsazio bilatu nahi izanen dute. LOMCE-ren kontra agertzen bazara, atzerakoia zara, beti ezetzean zaude, ez duzu
jendartearen garapena bilatzen. Legea
denon onerako baita, sistema jasangarria izateko, eszelenteak izateko… tar,
tar, tar.
Nik ez dut hori nahi, denontzako
kalitatezko hezkuntza publikoa integrala
nahi dut, inklusiboa, laikoa, ditugun beharrei erantzuten diena, hainbeste eskatzea
da?
Gobernuak momentuz atzeratu du
prozesua. Prozesua eta lege hauek ez dute inolako babes sozialik, Elizaren
ingurukoa besterik ez, eta babes hori ezagutuz, ez aborturik, ez
profilaktikorik… bakarrik gelditzen zaigu eskatzea atzera martxako metodoa
erabil dezaten eta lege hori argia ikusi behar ez dutenekin batera gorde
dezaten.
LOMCE-ri berriro ezetz borobila
No hay comentarios:
Publicar un comentario