LOMCE-ren zain
Lasai, inork ez dezala pentsa
LOMCE-ren zain nabilela, ahalik eta urrunen orduan eta hobe. Egia erran,
oraindik esperantza dut egutegi “esponjatze” horrekin denbora nahiko ez izatea
eragin itzulezinik sumatzeko. Hala ere, aipagarria da, batzuek nahiz eta
gustukoa ez dutela erran, aitzaki ederra topatu dutela Nafarroako hezkuntza
publikoa desegitearekin segitzeko, bereziki euskararekin zerikusia baldin badu.
Hona hemen adibide lotsagarri pare bat:
·
A ereduko ikasleek aukeratzerakoan pairatzen
duten diskriminazioa errekonozitzen da baina … LOMCE-ren zain deus ez egin
erabaki, hau bai euskara bultzatzeko neurri eraginkorra.
·
Biurdana institutuan, espazio arazoak
direla eta, ezin dituzte eman Gorputz Heziketako klase guztiak gimnasio batean;
kasu honetan ere gauzak aldatuko direnez lege berriarekin, horren zain egon
behar… ez dakit pentsatzen duten Olentzero gisa ekarriko digula gimnasio berria.
LOMCE-k, PP-ren hezkuntza
politikak, inora ez du eramanen gauza onik, hona noski ezta, haustura soziala
eta funtsezko eskubide urraketa dira bere kredentzialak. Bakoitzak ikusiko du
zer egin baina ni ez naiz geldituko zain besoak zabalik, ezta gurutzatuak ere.
Behar eta merezi dugulako kalitatezko hezkuntza publikoa: LOMCE-ri ez!!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario