FITERO, MILITAR
BATI GUTUN BAT IDAZTEA ETA LOMCEREN DOKTRINAMENDU EZA
Orain dela egun batzuk Fiteron kuartel
berria irekiko dutela irakurri nuen, seguritatea bermatze aldera. Ekimen ona eta
eraginkorra omen da enpresak inbertitzen animatzeko, lana erakartzeko, horrela
azaldu dute, bederen. Zalantzarik gabe, teoria ekonomiko berri honen barrenean
egonen da ikastetxeetan egindako proposamena, Militar bati gutuna idaztearena.
Harritzeko modukoa, irakasleok urteak
daramatzagu aldarrikatzen ikastetxeetan bizikidetzaren alde egiten den lana:
emozioen kudeaketa eta hitzaren garrantzia gatazken trataeran, bake- kultura
zabaltzen eta horri lotuta dauden baloreak… Bitartean Estatuak- gure ikasleak herri honen
gatazka ezagutzeko argitaratuko den liburuan parte hartuko duena-
militarismoaren baloreak goraipatzea proposatzen du. Norabide bera daramagu,
bai… pena kontrako norantzan joaten direnik, horrela gabiltza beti.
LOMCEk doktrinamendua geletatik
ezabatzeko helburua du, ziur? Nik erranen nuke ezabatzeko baino antzinakoak
ezartzeko. Hau da: Espainia, ejertzitoa eta eliza.
No hay comentarios:
Publicar un comentario