
Melillan
giza eskubideak urratzen dituen alanbre madarikatu horren eragina egiaztatzen
den bitartean- hemen beste hizkuntza politika hilkorrago bat bilatu arte- UPN-k
segitzen du bere kontzertina politikarekin. Egia da kontzertinak ez duela minik ematen merengek
bezala, ez du kolperik ematen, urratu egiten du larrua, zauritu egiten du,
odolustea eragiten du. Gure hizkuntza eskubideak larriki zaurituak daude UPN-ren
hizkuntza kontzertina dela eta. Kasu
honetan ere PSN-k “sarrera” beste modu leunago batean kontrolatzea eskatzen du,
gure ustez gakoa ez da kontrol mota, berdintasuna baizik. Euskarak merezi duen
tratua aldarrikatzen dugu, hizkuntza eskubideak bermatzea. Ez dugu amore emanen, berdin da
zein den jartzen diguten muga, kontzertinak ez du euskara geldituko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario