Malkoak ez dira
irristatzen diren bakarrak
10500, horrela ikusita ematen ahal du zenbaki arrunta dela, baina
batzuentzako ez da hala, zenbaki bat baino gehiago da, hain zuzen ere N121A
errepidetik mugitzen diren ibilgailuak, tartean kamioi aunitz. Egunero, 10500
kezka, horrela aditu dut azken egun hauetan. Kezka, beldurra, inpotentzia,
bakardadea… Nafarroako beste eskualde batean horrelakorik onartuko lukete?
Aste batean hiru istripu suertatu dira, eta ausartzen dira erratera hor ez
dela deus berezirik gertatzen, deus ez? Hori normala da? Euria kontua dela? Ez dute
hemengo klimatologiaren berri? Ez da lehorra bada! Euritsua baizik. Eguraldia
ez da berria eta egoera ere aspaldiko kontua, hamaika aldiz salatu dugu eta
lortu dugun bakarra hitzak izan dira, neurririk ez.
Guk bitartean ez dugu hitzik aurkitzen, emozio zurrunbilo honetan zaila da oso
hitz egokiak harrapatzea, zer erran familiakoei, lagunei? Malkoak ez dira
irristatzen diren bakarrak, kotxeak ere errepide madarikatu horretan. Samina ikusten
dut begi anitzetan, amorrua, ezina, … ikusi bai eta ulertu ere.
Istripu gehiagorik ez! N-121-A konponbidea orain!