Hau da nik erabiliko dudan txokoa konpartitzeko idazten ditudan zenbait gauza, ideiak, adierazpenak; ni bezalakoa izanen da totum revolutum bat.
Pues eso, que aquí os contaré de forma un tanto desordenada, como yo, lo q se me vaya ocurriendo
martes, 14 de enero de 2014
Infantaren maitemintzetik urrun dagoen herri batean… malkoak ozeano bihurtu ditugu.
Erranen nuke denok noizbait sentitu ditugula tximeleta horiek, aldibereko
erokeria eta baretasuna. Gutxien espero duzunean heltzen da eta horrelako
sentsazioak nerabezaroan kokatzen baditugu ere, sortzen duen itsutasuna ez da adin
kontua, eta dirudienez ez klase kontua ere. Maitemintzeaz ari naiz, zorionez izugarrizko
esperientzia honek ez du behin betiko itsutasuna sortzen. Gizaki emozionalak
gara baina ez soilik, inteligenteak ere, gure emozioak ezagutzeko eta
kudeatzeko gaitasuna dugu. Horregatik kezkatzen nau infantaren kasuak. Itsukeriak
ez dio utzi bere ondoan gertatzen zenaz ohartzen, behin betiko maitemintzean
bizi omen. Eritasun arraroa, eta garestia guretzat!
Bitartean, beraiengandik oso urrun dagoen beste toki batean, giza
eskubideak defendatzeagatik, konponbidea bilatzeagatik, bakea aldarrikatzeagatik
denak delitugileak, denak hiltzaileak; justizia denontzako berdina izanik ere,
hor ez omen da behar epaiketarik. Zertarako? Beraiek badakite.
Ernatutako Euskal Herriaz ari naiz, eskerrik asko Velasco astintzeagatik. Gure
herria maite dugu, bakea nahi dugu, behar dugu. Eta gu, benetan, ez dut uste
itsuak gaudenik, ez maitasunez, ez begiak malkoz beteak ditugulako. Gure
malkoak, tantaz tanta, joan dira itsasora, ozeano bihurtu ditugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario