Madrilen egon gara nekatzen ez den herri baten ondoan. Gure
errekonozimendua, gure babesa, gure elkartasuna eramateko asmoz joan gara. 39
urte basamortuan, 39 urte etxeko giltza eskuan prest, 39 urte zain. Nekatu ez,
nazkatu bai. Urte anitz, sobera, zain segitzeko. Erantzunak behar dituzte,
irtenbideak, irtenbide duinak eta ez Maroko kontent gelditzeko sasi
hitzarmenak.

Europar Batasunak, hitz politak erabiliz eta beste alde batera begiratuz,
demokrazia-lezioak ematen dituen bitartean, legez kanpo negoziatzen du
Marokorekin lurraldeko natur baliabideen ustiapena (arrantza, fosfatoak…).
Ez
du bakarrik baimentzen Sahara herriari lapurtzea, bere ondasunak kentzea, okupazio
basatia eta errepresioa ere onartzen du. Marokok okupatzen duen Mendebaldeko
Saharako lurraldeetan bizi den populazioak jasaten ari den egoera latza, giza
eskubideen urraketak, hilketak, bitartean (MINURSO) Nazio Batuen mundu osoan
dituen misio guztien artean populazio zibilaren giza eskubideak begiratzeko
eskumenik ez duen misio bakarra da. Hobe bizi da begiak itxita.

No hay comentarios:
Publicar un comentario