Hau da nik erabiliko dudan txokoa konpartitzeko idazten ditudan zenbait gauza, ideiak, adierazpenak; ni bezalakoa izanen da totum revolutum bat.
Pues eso, que aquí os contaré de forma un tanto desordenada, como yo, lo q se me vaya ocurriendo
miércoles, 7 de enero de 2015
Apartheid politikaren aurrean:BDZ
Nire aurpegian segituan nabaritzen da sentitzen dudana, harridura,
haserrea, tristura, berdin da zer, ez
omen naiz antzezle ona; Anat Ben Sun eta
Shalma Khoury gurekin egon zirenean ere horrela izan zen. Baloratzen dut,
jakina, beraien bakearen aldeko apustua baina ez dut bidea konpartitzen. Bakeak
oinarri justua eta sendoa behar du eta horretarako uste dut ahaztezina dela
gaurko abiapuntua, orain dela 66 urte hasitako garbiketa etnikoa. Abiapuntua ez
da antzekoak diren bi indarren arteko gatazka, ez da orekarik, indar handiagotu
batek, Israelgo Estatuak, zapaltzen du txikiagotzen saiatu diren beste herri
bat. Horrelako egoera baten aurrean neutraltasuna bidegabekeriatzat jotzen dut,
pertsonalki eta politikoki nire apustua oso desberdina da: BDZ.
BDZ Kanpaina biolentziarik gabeko erresistentzia zibileko tresna dela
azpimarratu nahi dut, 2005ean hasia, 194 erakunde palestinar baino gehiagok
abiatuta eta Hegoafrikak apartheid-i boikot nazioarteko kanpainan oinarrituta,
ondorengo helburuekin: Palestinaren okupazioa bukatzea eta Harresia desegitea;
errefuxiatu palestinarren itzultzeko eskubidea onartzea; eta Israelen bizi
diren israeldar-palestinarrei eskubideen berdintasuna bermatzea. Israelek
Nazioarteko Zuzenbidea bete dezan eta entitate sionistak inposatutako Apartheid
sistema salatzeko asmoz egina ez da kanpaina arrazista; kolonizazio eta garbiketa
etnikoaren kontra zuzendutako kanpaina da. BDZ antisemitatzat jotzea ez du zentzurik:
propaganda sionista beti saiatu da antisemitismoa eta antisionismoa nahasten,
kontzeptu biak guztiz aurkakoak izanik. Antisemitismoa arrazismo forma bat da
eta jazarria eta zigortua izan behar da, baina antisionismoak estatu Israeldarraren
definizio etniko-konfesionala zalantzan ipintzen du eta Israeleko hiritar
arabiarrek pairatzen duten arrazako eta erlijioko irizpideetan oinarritutako
bereizkeria instituzionala eta legalari aurre egiten dio.
Nazioarteko komunitateak lana handia du Israelen krimenak geldiarazteko,
momentuz inpunitatea da nagusiki ikusi dudan erantzuna, horregatik, beste alde
batera ez begiratzeko tresnarik eraginkorrena iruditzen zaidalako, nire
erantzun pertsonala eta politikoa BDZ babestea da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario