Aurreiritziak,
iritziak eta “Wertekeriak”
Anitzetan aditu behar izan dugu
ezetzean kokatuak gaudela, aurreiritziak beteak omen. Badakizue, gureak jakin
gabeko aurreiritziak beraienak iritziak, fundamentuzkoak gainera. Kritika hori saihesteko
nahian, ongi irakurri arte, ez dut
sobera hitz egin Wertek proposatzen duen aldaketaz.

Europarekin
erkatuz eskola porrota txikitu nahi omen du PPk, horretarako proposatzen du
errezeta bakarra, Nafarroan ditugun beharrei kasu egin gabe; bost axola, 17
eredu desberdin izatearen beldurrez: denontzat
kafe hutsa, beraien eredu diskriminatzailea eta … zinismo osoz solasten da
ikastetxeen autonomiaz, ikastetxeei eman herriei kentzen zaiona??? Hori ironia
…
Konparatzerakoan ahazten zaie OCDEk
argi utzi diona Espainiar estatuari: ikasle
banaketa goiztiarrak eskola porrota handitzen duela eta … hain zuzen ere egiten
den proposamena hori da.
Hezkuntza berdintzailea ez zaio
axola Wert jaunari, edo … hobe errana
bai, anitz gainera. Horregatik, tontoa ez denez, eta jendeari kalitatezko
heziketa emanez gero PP-ren politika menperatzailea arriskuan jartzen duenez, kontrakoa
ezarri nahi digu:
gutxi batzuentzako
heziketa selektiboa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario