Amerikanismoen hiztegiaren arabera eskratxea pertsona
publiko bati delitu larriak leporatzeko salaketa publikoa da. Egoera larri bat
salatzeko tresna da eta eskubide murrizketa egoera hau larria da, oso.

Izugarrizko diferentziak daude bi mundu
horien artean -UPPNren mundua eta mundu erreala- horregatik paralelotzat jotzen
ditut, inoiz ez baitira ukituko. Yupiren mundukoek hagitz ongi badakite hariak
nola mugitu beraien interesen alde, moduak badituzte beraien iritzia
adierazteko baina… murrizketen munduan bizi direnek ez al dute eskubidea
beraien iritzia helarazteko? Nahiko al da egoera honetan oposizioan dauden
alderdiek duten hitzarekin? Nahiko al da politika “arruntarekin”? Egoera
arrunta ez bada erantzuna ezin da ohikoa izan.

Eskratxeak erabiltzea ongi iruditzen zait, beharrezkoa,
ez horrela bortizkeria. Ezin dugu besteon askatasuna murriztu gurea
aldarrikatzeko, iritzi askatasuna defendatzen dudan heinean PPkoek duten
eskubidea pentsatzeko pentsatzen dutena ere defendatzen dut, nahiz eta nire
iritziaren kontrakoa izan. Defenda ditzagun gure eskubideak besteonak murriztu
gabe, bestela ez da inolako diferentziarik izanen kritikatzen dugun eta egiten
dugunaren artean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario