Zirkoak,
entelekiak eta eguraldi mapak
Zentsura mozio baten eztabaida zirko bat zelaren PPk
egindako adierazpenak ezin nituen ulertu. Ezintasun hori zerekin erkatzen
duzunaren araberakoa da eta suposatzen dut ETB-ren eguraldi mapa askoz ere
garrantzitsua dela dagoen ustelkeria salatzea baino. Dena begirune kontua omen
da, errespetu instituzionala -Nafarroaren duintasuna eta nortasuna aldarrikatzeko
asmoz- eraman dute gaia Parlamentura, ez zirkora …
Euskararen lurraldeko ehunka mapa aurki ditzakegu
1595etik honat, baita frankismo garaian eskolan erabiliak ere, edo ejertzitoak
erabiliak … izateagatik bat ere bada Nafarroako Gobernuak eta Eusko
Jaurlaritzak 1992an argitaratua ditxosozko eguraldi maparen antza berekoa.
Aspaldi PPk Euskal Herriaren existentzia onartu zuen eta, doktrinatzeko ez
bazen, izenaren erabilera onetsi. Nik dakidala, eguraldi
mapa
errepresentazio grafiko bat da eta bere helburua informazioa
ematea da ez doktrinatzea. UPPNkoentzat edozein une doktrinatzeko aproposa izanik
eguraldi mapa beraien espainolizazio prozesuan oztopotzat hartzen dute.
2004an Euskaltzaindiak Euskal Herriaren izenaren
erabilerari buruzko errepaso polit bat idatzi zuen; 1564an hasita eta nirea
egiten dudan gogoeta batekin bukatzen duena:
“Euskaltzaindiak, zazpi probintzia edo herrialdeen
osotasuna adierazteko, Euskal Herria izenaren egokitasuna, zuzentasuna eta zehaztasuna berresten du, eta izen
hori ez dela izate politiko administratibo konkretu baten baliokide. Aldi
berean, gogorarazi nahi du mendez mendeko tradizio luzeari begirunea zor
zaiola, eta inork eta ezerk ez du tradizio hori hausteko eskubiderik”
Horregatik, hain zuzen ere, exijitzen dugu bizi garen
“entelekiarekiko”, gure herriarekiko, Euskal Herriarekiko zirkorik gabeko
begirunea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario