lunes, 19 de noviembre de 2012

Dirurik ez, lehentasunak bai


Dirurik ez, lehentasunak bai

Mendearen esaldia: Ez dago dirurik. Bederen, guk ikusten ditugun beharrentzako inoiz ez dago dirurik. Ez da hainbesterako …, alarmista batzuk omen gara. Garrantzia kentzen diote, saiatzen dira jendeari saltzen errealitatearen beste irudi bat, beraien irudia, “Yupiren” munduko irudi hori, baina betidanik nahiko “happy” izanik ere, zin dagizuet inon ez dudala halako mundurik ikusi, ez dakit non dagoen. Egiatan ez naizela pertsona ezkor baina honek, nik ikusten dudan mundu honek, egunerokoak, oso itxura txarra du.

Ikastetxeen egoera tamalgarria ikustea dagokit, UNPren ustez denena ez da hain txarra, eskerrak!!! baina zenbaitena bai; eta gero eta okerragoa dela baieztatzen ahal dut, espazio falta edonon. Horri lotuta planifikazio falta salatu dugu, hezkuntza proiektuak aurrera eraman ahal izateko toki nahiko ez izatea, edo akaso erran beharko nuke planifikazio sobera egon dela? Honek ez du kasualitaterik ematen, horrelakoetan, kasualitatetan, ez dut sinesten. Bereziki Iruñerrian D ereduan gertatzen ari dena, susmagarria da, ezta?

Gobernatzea lehenestea dela errepikatzen digute, eta argi dugu hori, eta hori bezain argi beraien lehentasuna zein den jarri digute. Iribas kontseilariak aurreratu zigun onartu genuen legea -sexuaren araberako segregazioa zela eta- ez zuela gustuko, nolabait iragarri zigun betetzearena … kolokan zegoela. Erran eta egin, korrika eraman dute Madrilgo Kongresura zuzenketa bat ikastetxe hauen finantziazioa bermatzeko. Larria, oso, hemengo legea ez betetzeaz gain Hezkuntzan dugun eskumena beraiei oparitzen baitiete zilarrezko ontzian. Ez dago dirurik, ez, baina … lehentasunak bai L

 

 

lunes, 5 de noviembre de 2012

Sintomak ezkutatuz gaixotasuna ez doa


Sintomak ezkutatuz gaixotasuna ez doa

Zoritxarrez ohikoa den irudi bat desagerrarazi nahi digute oraindik aurrera, ez ditugu guraizeak ikusiko ikastetxe guztien leihoetan, ezta pankartarik ere, arrunta izan zein sormen handikoa izan, berdin da deus ez dugu ikusi behar.

Hau ez da gertatuko murrizketak bukatu direlako, ez, gobernukoei ez zaielako gustatzen baizik. Oroitarazten die gaizki ari direla, oroitarazten die hau ez dela bidea, agintzen ari direla bai baina ez jendearekin, baizik eta jendearen kontra, ez jasotako botoak emandako zilegitasunaz baizik eta autoritatez eta despotismoz. Honekin ez da bukatuko, ez, eskubideen murrizketa, honekin beste eskubide murrizketa bat heldu zaigu.  Orain ezin izanen dugu ezta protestarik egin arrazoi nahiko eta sobera izanik ere. Aurten, denok aurreikusten dugunean ez dutela lortuko beraien aurrekontuak aurrera ateratzea, etxera joan beharrean iragarri digute lehenbiziko egunetik partida guztiak blokeatuko dituztela. Hau, beraien demokrazia eta parte hartzearen seinaleak L

Aldarrikapen guzti hauek jendartearen ezinegonaren sintomak besterik ez dira. Sintomak ezkutatzea ez da modu ona ezta eraginkorra ere gaizotasun batekin bukatzeko. Gure pankartak kenduko dizkigute baina argi izan dezaten isildu ez garela isilduko.

Kalean ikusiko gara, murrizketarik ez!!!

Seguidores