lunes, 22 de octubre de 2012

Berriro ere Gazaruntz


 

Bide luzeak pauso txikiz ibiltzen dira, pareta handiak, gogorrak, mailukada txikiz, kolpe txikiekin ere erortzen dira, erori baino bota ditzakegu. Badakigu paretak botatzeko beste moduak ere badirela, baina hau da gurea, guk aukeratu duguna: saltzen diguten normaltasun faltsua ez sinestea; Palestinak pairatzen duen diskriminazio planifikatua eta sistematikoa salatzea; Israelek ezartzen duen apartheid politikoaren aurrean boikota bultzatzea; Palestinak duen erresistentzia eskubidea onartzea eta babestea.

Ez dut erranen gure borroka denik, herri bakoitzak badu berea, kasu honetan palestinarren borroka da baina oso garrantzitsua da bakarrik ez uztea. Inportantea jakin dezatela beraiekin gaudela. Bidelagunak gara beraien bidean, besterik ez, baina ez gara ez gorrak, ez itsuak, ez mutuak, ez ditugu gure begiak itxiko, ez gaituzte isilaraziko. Giza eskubideen urraketa azaleratzea ere gure erantzukizuna delako Israelen konplizeak ez badugu izan nahi.
 

Estelle belaontziarekin 30 pertsona saiatu dira oraingo honetan blokeo hausten, gure Begoña barne, milaka hemendik bultzaka ari ginen bitartean haiek ausardiarekin denon elkartasuna hurbildu nahi izan diete palestinarrei. Hirugarrenez saiatu dira, honetan ere ez dugu genuen helburua lortu, baina hau ez da porrota, hau beste pauso bat da, beste kolpe bat pareta gogor horren kontran, inolaz ere ez dugu amore emanen.

Ongi etorri Begoña, honetan ez da izan, baina ziur naiz helduko dela momentua Gazako hondartzetan ospakizun dantza bat egiteko eta hor egonen gara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Seguidores